XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lorategira joan ginen. Nik, ordea, ezin nuen antzeman denak desberdina zirudienik.

Alderantziz: osaba Martin begien aurrean ikus nezakeen garbi-garbi eta nola, bere etxean atseginez egon nendin, ahal zuen guztia egiten saiatu zen nahiz gaiso itxura eduki nahiz oso nekatua egon.

Baina ondoren zerbait nabaritu nuen, desberdina zirudien zerbait: txorien kantu haiek denak.

Ni heldu nintzenean ez zen txoririk abesten ari!

Florianen aita besaulkian zutik jarri eta: Beldurrezkoa al zen ipuina? galdetu zuen.

Florianek buruarekin baietz egin zion.

Oso beldurgarria?

Hori egoeraren arabera litzateke, esan zuen Florianek.

Zer egoeraren arabera?

Osaba Martinek benetan existitu zuenaren arabera.

Jakina ba, esistitu zuela.

Eta egia al da ostiralean hil eta astelehenean berriro etorri zela?